Askapenaren kontrako auzia salatzeko, «Estatu espainiarrari herri epaiketa» egin zioten larunbatean Ordizian. Egunean zehar, bazkaria eta dantzari katalanen saioa izan zituzten; iluntzean berriz, manifestazioa eta epaiketa egin zituzten. Santi Salced...
Askapenaren kontrako auzia salatzeko, «Estatu espainiarrari herri epaiketa» egin zioten larunbatean Ordizian. Egunean zehar, bazkaria eta dantzari katalanen saioa izan zituzten; iluntzean berriz, manifestazioa eta epaiketa egin zituzten. Santi Salcedak azaldu duenez, «lau zutabe» irudikatu zituzten, Espainiak herrien askatasunaren kontra egindakoak salatzeko. Leporatzen zaizkion karguak gogorarazi zituzten, eta bukaeran, Espainiar estatuaren kontrako sententzia irudikatu zuten, zigor bezala, zapatak botata.