Loinatz zelaiko tximiniak isurtzen duen kea ez da toxikoa
Beasaingo Udaletik jakinarazi dutenez, Loinatz futbol zelaiko argiztapen postean dagoen tximiniak isurtzen duen kea «ez da ez kutsagarria ez, inondik ere, osasunerako kaltegarria». Ke beltza isurtzen zela antzeman zuen udalak eta azterketak egiteko ...
Beasaingo Udaletik jakinarazi dutenez, Loinatz futbol zelaiko argiztapen postean dagoen tximiniak isurtzen duen kea «ez da ez kutsagarria ez, inondik ere, osasunerako kaltegarria». Ke beltza isurtzen zela antzeman zuen udalak eta azterketak egiteko eskatu zuen. Adituen arabera, «biomasak berezkoa duen hezetasuna galdaran lurruntzen da eta gas kopurua handiagoa da». Tximiniaren gailurreko pieza bat ordezkatu zuten, baina egoera ez da hobetu. Orain, tximiniaren azkeneko zatia luzatzea aztertzen da udala, postearen altuera gainditzeko.