Beasaingo Orekan Bizi Naiz elkarteak antolatu du. Ikastaroetara ez dagoo monoziklorik eraman beharrik.
Monoziklo ikastaroak antolatu dituzte aurten ere Beasainen.
Orekan Bizi Naiz elkarteak 8 urtetik gorakoentzako maila desberdineko hiru ikastaro antolatu ditu aurten. Monozikloan sekula ibili gabe daudenentzako Lehen pedalkadak ikastaroa, asteazkenetan 17:30etik 19:00etara izango da Antzizar kiroldegian. Ikasitakoa praktikan jartzeko aukera astearteetan eta ostiraletan izango dute, 18:00etatik 19:30era.
Monozikloan ibiltzen ikasita daudenentzat, berriz, trebatze ikastaroa antolatu dute, hainbat diziplina ezagutu eta teknika hobetzeko. Astean ordu eta erdiko klasea emango dute.
Monozikloan ibiltzen dakitenekin saskibaloi taldea osatzeko asmoa ere badute, datorren urtean Donostian jokatuko den munduko txapelketan parte hartzeko helburuarekin.
Kasu guztietan, matrikula 15 euro ordaindu beharko da, elkarteko kamiseta eta urte osoko asegurua ordaintzeko. Hileko kuota, berriz, 20 eurokoa da. Informazio gehiagorako 685 754 378 telefono zenbakira deitu behar da.
Larunbat arrakastatsua
Orekan Bizi Naiz eta Jazpana Fest-ek larunbatean antolatutako mendiko monoziklo lehiaketa arrakastatsua izan zen. Gustavo Perez galiziarrak distantzia luzeko Espainiako errekorra hautsi zuen, 175 kilometro monoziklo gainean egin ondoren. Sagastigutitik Bideluze plazarako jaitsieran Florian Rabensteiner italiarra izan zen azkarrena.