Asteburuan argituko da zein bertsolarik egingo duten aurrera
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken bi final zortzirenak asteburuan jokatuko dira; tartean ariko dira hiru bertsolari goierritar. Aratz Igartzabal gabiriarrak Arrasaten (Gipuzkoa) kantatuko du larunbatean, 17:30ean Amaia Antzokian.Gemma Urteaga be...
Gemma Urteaga beasaindarraren eta Antton Fernandez urretxuarraren txanda, berriz, igandean izango da. Andoainen (Gipuzkoa) dute saioa, 17:30ean, Bastero kulturgunean.
Bi saio horiek bukatutakoan argituko da final laurdenetara zein bertsolari sailkatuko diren. Sei final zortzirenetako saioetako irabazleez gain (Jon Maia, Arkaitz Oiartzabal, Manu Goiogana eta Beñat Lizaso), beste hamazazpi bertsolarik puntuazioz lortuko dute sailkapena. Momentuz, goierritarren artean, matematikoki, Nerea Elustondo dago sailkatuen zerrendan. Amaia Iturriotzek ere aurrera egiteko aukera izan dezake.
Iban Urdangarinek ezin
Iban Urdangarin ataundarrak pasa den larunbatean jokatu zuen kanporaketa saioa Elgoibarren (Gipuzkoa). Ez zuen zorterik izan. Manu Goioganak irabazi zuen saioa 428 punturekin; ataundarrak seigarren egin zuen, 397,5 puntu eskuratuta.