Zoaz infernura, laztana!
Azaroaren 25aren inguruko herri-ekimenak elikatu eta aberaste aldera, Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana! liburua da Beasaingo irakurle-taldetik herritarrei azaroaren 20an arratsaldeko 17:30etik aurrera Igartza Jauregian elkarrekin aletzeko pro...
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako irakurketa, lanketa eta salaketa baina, hilabeteroko irakurleon bilkuraz harago eraman eta herritartu nahi dugu oraingo honetan. Argizpi argazki taldeko kideek, Asmubekoek, Berdintasun Forokoek, Beasaingo Txindoki Institutuko hainbat ikasle eta herritar banakok laster herriko erakusleihoetan ikusgai jarriko dugun argazki erakusketa prestatzen dihardugu. Argizpi elkartekoek beren argazkietan hilezkortzeko, hogeita hamar herritar baino gehiagok emakumeen kontrako indarkeria salatu asmo duten egoerak irudikatu ditugu.
Lerroon bidez, bada, herritar guztiok animatu nahi zaituztet emakumeenganako indarkeria salatu eta herriko eragile eta banako ezberdinen elkarlanari esker ontzen ari garen ekimen eta elkarretaratze guztietan parte hartzera.
Infernutik zerura, horizontea morez margotzeko garaia heldu da!