Etzegarate inguruko gainak zurituta, gaur goizean. Argazkia: Migel Mari Apalategi
Negu giroa iragarri zuten, eta negua iritsi da. Euskalmet meteorologia agentziak astebururako egindako iragarpenak bete egin dira, eta elurra egin du 600 metrotik gora. Txindoki eta Aizkorri lainopean estalita ageri badira ere, goizean hainbat mendate elurrak estalita agertu dira; Etzegaraten, esaterako zurituta ikus zitezkeen inguruko bazterrak.
Gaur ere negu giroa izango da nagusi. Elur kota 700 eta 900 metro artean kokatuko da, eta tenperaturarik altuenak 5 eta 10 gradu artean ibiliko dira. Ipar-mendebaldeko haizeak indarrez joko du, eta litekeena da tarteka euri zaparradak botatzea. Gauerako atertu eta ostarteak aterako dira, eta baliteke izotza ere egitea.