Ezezko ozena indarkeriari
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean hainbat ekitaldi eta elkarretaratze egin dituzte Goierrin. Asteburuan ere izango dira ekintzak.Matxismoak hil egiten gaitu». Halaxe adierazi zuten atzo, Ordiziako pilotalekuan egin zuten ekital...
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean hainbat ekitaldi eta elkarretaratze egin dituzte Goierrin. Asteburuan ere izango dira ekintzak.
Matxismoak hil egiten gaitu». Halaxe adierazi zuten atzo, Ordiziako pilotalekuan egin zuten ekitaldian. Indarkeria matxista gizarte osoaren arazoa dela ere aldarrikatu zuten, eta garrantzitsua dela kalera ateratzera, «arazoa ikusarazteko». Eta horixe egin zuten atzo Goierriko hamabi herritan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean: kalera atera ziren. Elkarretaratzeak eta beste hainbat ekitaldi egin zituzten.Ordizian, esaterako, giza katea egin zuten Altamiratik pilotalekura. Herriko hainbat eragilek eta ikaslek parte hartu zuten, adin ezberdinetako ehunka lagunek. Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez lelopean egin zuten ibilbidea. Pilotalekuan, Kimetz emakumeen elkarteak idatzi bat irakurri zuen, eta, besteak beste, indarkeria matxistaren aurkako neurri zehatzak hartzeko eskatu zieten erakundeei. Dantzan, kantuan eta antzezten jarraitu zuten ekitaldiarekin, eta, amaieran, bost minutuko isilunea egin zuten.
Legazpiko Olazabal institutuan, berriz, performancea egin zuten, Women in black mugimenduarekin bat eginda. Beltzez jantzi ziren denak, eta azken urteetan Euskal Herrian hil dituzten emakumeen izenak esan zituzten bozgorailuetatik. Izen bakoitzeko, beltzez jantzitako neska batek bere burua lurrera botatzen zuen.
Ekitaldiak ekitaldi, herri guztietan mezu berbera zabaldu zuten: indarkeria matxista deuseztu beharra dagoela, eta denon ardura dela. Asteburuan ekintza gehiago izango dira.