Onena opatzeko feria
Datozen egunei begira jakiak eta opariak erosteko pare-parean egokitu da neguko lehen feria. Produktu aldetik nobedaderik ez da izan.Gabon jaiak gainean dira, eta gustuko izan ala ez, marka berezia duten egunak direla ezin ukatu, betiko feria lagunen a...
Datozen egunei begira jakiak eta opariak erosteko pare-parean egokitu da neguko lehen feria. Produktu aldetik nobedaderik ez da izan.
Gabon jaiak gainean dira, eta gustuko izan ala ez, marka berezia duten egunak direla ezin ukatu, betiko feria lagunen artean ere antzematen zen. Ongi nahia opatzearena ahoz aho zebilen: «Osasuna izan dezagula, ferian nahita ere erosi ezin genezakeena». Umore punttuko esaldi filosofikoak ez dira falta izaten horrelakoetan.Deigarritasunen artean, lore postuak batetik Ponsetia edo Pazko lorea esanez ezaguna dena. Urtetik urtera kolore aukera zabaltzen ari bada ere, hostaje gorriduna da nagusitzen dena, 4,5-6,5 euro artean salgai ziren. Bestetik kuia edo kalabaza eder askoak, tronpeta motakoa Maite Nazabal Baliarraingo Gorostartzukoak zuen. «Pisuak 15 kilo pisatzen ditu gehienez, hortik gora dago». Diametroa, berriz, 86 zentimetrokoa.
Menuen joeraren eragina
Barazkien aldeko joera handirik ez duela jendeak egun hauetan aitortzen digute saltzaileek. «Letxugak haragiari laguntzeko, baina inork gutxi lan gehixeago ematen duten bestelako barazkiak erosten». Garai batean, ohikoak ziren kardua edota konpotak ere arrakasta handirik ez dute izaten. Inork mikologia kapritxorik balu, Ordizian freskorik ez dago, baina bai onddoak oliotan edota lehortuak aukeran. Azken horiek ez dira maiz izaten aukeran, eta oraindik joera handirik ez du berezoak hauek prestatzeko. Deshidratatzeak mermatze handia dakar eta ondorioz 100 gramoko poltsa 8 euroan dago salgai.
Arkumeari dagokionez, oraintxe prezioa gorenean du, baina ez nahikoa hortaz duin bizitzeko, artzain eta arkume ekoizleen iritziz. Garsabi elkarteak emandako datuen arabera, eta hilaren 26a bitarte, kiloa 4,80 euroan gehi BEZa izango da prezioa, bizirik pisatuta.
Datorren astean Gabonetako feria berezia izango da, urteari errematea emateko.