Herri Eskolan hilaren 25ean zabalduko dute matrikulazio epea
IDIAZABAL // Idiazabalgo Aita Iparragirre Herri Eskolan urtarrilaren 25etik otsailaren 2ra zabalduko dute 2016-17 ikasturterako matrikula egiteko epea. Behar den dokumentazio guztia otsailaren 2a baino lehen eraman behar da eskolara, goizeko (09:00-11:...
IDIAZABAL // Idiazabalgo Aita Iparragirre Herri Eskolan urtarrilaren 25etik otsailaren 2ra zabalduko dute 2016-17 ikasturterako matrikula egiteko epea. Behar den dokumentazio guztia otsailaren 2a baino lehen eraman behar da eskolara, goizeko (09:00-11:00) nahiz arratsaldeko (15:30-17:30) ordutegian. Matrikula on-line egin nahi duenak, hezkuntza.net webgunean izango du horretarako aukera; kasu horretan, otsailaren 1erako egin behar da eskaera, eta dokumentazioa eskolara eraman.