Idiazabalgo Jolas Txokoa martxan da larunbatetik
IDIAZABAL // Xapobixi aisialdi elkarteak jakinarazi duenez, dagoeneko martxan dago Idiazabalgo Jolas Txokoa. Larunbat, igande eta opor egunetan egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Txokoa erabili nahi dutenek Izpar dendan eskatu behar d...
IDIAZABAL // Xapobixi aisialdi elkarteak jakinarazi duenez, dagoeneko martxan dago Idiazabalgo Jolas Txokoa. Larunbat, igande eta opor egunetan egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Txokoa erabili nahi dutenek Izpar dendan eskatu behar dute giltza. Giltza eskatzen duenak adinez nagusia izan behar du, eta bera izango da lokalaren arduradun. Lokala ixterakoan, atzera Izparren utzi behar da giltza. Lokala zaindu eta txukun mantentzeko deia egin dute arduradunek.