Beasaingo eta Ordiziako udalek antolatutako Antzerki Garaiaren laugarren antzezlana ikusteko aukera izango da bihar Beasaingo Usurbe Antzokian: Huts Teatroaren Etxekoak. Ohi bezala, 22:15ean hasiko da saioa.Jon Gerediagak idatzitako antzezlana Ander Li...
Beasaingo eta Ordiziako udalek antolatutako Antzerki Garaiaren laugarren antzezlana ikusteko aukera izango da bihar Beasaingo Usurbe Antzokian: Huts Teatroaren
Etxekoak. Ohi bezala, 22:15ean hasiko da saioa.
Jon Gerediagak idatzitako antzezlana Ander Lipusek zuzentzen du. Zuzendariaz gain, aktore lanetan ere ariko da Lipus eta Kristiane Etxaluze, Javier Barandiaran eta Maika Etxekopar aktoreak izango ditu lagun oholtza gainean.
Euskal Herriko etxe batean gertatzen dira antzezlaneko ekintza guztiak. Maddi, Goio, Imanol eta Amama dira
Etxekoak laneko protagonistak. Maddi neska gazte euskalduna da eta Mamadourekin maiteminduta dago. Goio Maddiren osaba tentela da. Imanol, Goioren anaia eta Maddiren osaba da. Amama, Maddiren amona eta Goioren eta Imanolen ama da.
Maitasun istorio bat du oinarri antzezlanak, Maddi euskaldunaren eta Mamadou afrikarraren artekoa. Maitasuna oinarri hartuta, migrazioa eta arrazakeriaren inguruko gaiak landuko dituzte antzezlanean.