Irribarria iaz, kontratua sinatu berritan.
Iker Irribarria pilotariak gutxienez beste hiru urte egingo ditu profesionaletan, Aspek kontratua luzatu eta gero. Aramakoak iaz egin zuen debuta profesional mailan, eta orduan, 2018ra arte aritzea adostu zuen Eibarko enpresarekin; orain berriz, beste urtebetez, 2019ra arte aritzeko akordioa lortu dute. Datozen hiru urteetan, orain arte baino baldintza hobeak izango ditu pilotariak, gainera.
Debuta egin zuenetik, joko ona erakutsi du pilotari gazteak, eta egunetik egunera hobetzen ari da. Akordio berriarekin ere gustura agertu da, eta “eskainitako aukera” eskertu nahi izan dio Asper enpresari; “ezin dut gehiago eskatu”.