Dantzariek Euskal Herriko inauteriak erakutsi dituzte Urretxun eta Beasainen
Goizean goiz hasi dute Urretxuko Lurra dantza taldeko kideek herriko baserrietako erronda, Lizartzako inauteria dantzatuz. Udaletxe aurrean 9:30ean elkartu eta Etxaburun egin dute lehen geldialdia. Hango etxekoandreak emandako txokolate beroa eta boiloak hartu eta gero ekin diote dantzari. Erratzun izan dute beste geldialdi bat, gero auzoko beste baserri batzuetan eta azkenik, Ipeñarrietan. Azken 26 urteetako ohitura da Lurra dantza taldeak Euskal Herriko inauteri desberdinak baserriz baserri erakustearena.
Beasainen beranduago hasi da Ostadar dantza taldearen kalejira. 60 lagun baino gehiago elkartu dira, eta herriko kale nagusiak zeharkatu dituzte Euskal Herriko inauterietako dantzak eta doinuak erakutsiz.