Inauteriak aurrera darrai Legazpin
Atzoko mozorro festaren ondoren, inauteriak aurrera egiten du gaur Legazpin, eta arratsaldeko 18:30ean izango da hurrengo hitzordua festarekin. Gaztetxeko konpartsa kaleratuko da ordu horretan, munduko herrialdeei zuzenduta. Afaria egingo dute ondoren gazteek Gaztetxean bertan eta jai giroa goizaldera arte luzatuko da. Bihar, berriz, Luzaideko inauteria ezagutzeko eguna izango da, Sustraiak dantza taldeak eta hainbat herritarrek kaleratuko duten konpartsarekin. Eguerdiko 12:00etan hasiko da erronda, eta arratsaldean izango du jarraipena. 19:00etan plazan elkartu eta hurrengo urtera arte agurtuko dute herriko inauterein ikurra den Lintx.
Hona hemen atzoko mozorro festaren argazki galeria