Euskaraz munduratuz
CAF enpresaren Beasaingo eta Irungo lantegietako Euskara Plana bultzatzeko motibazio kanpaina bat egiten dute urtero, eta horretarako, lelo edo lema bat aukeratzen dute. Aurten, Maialen Lujanbiok jaso du esaldi hori osatzeko enkargua, eta Euskaraz munduratuz lema aukeratu du. Ondoan agertzen den testuarekin osatu du bertsolariak lema hori edukiz janzten duen testua. Irudi aldetik ere, hizkuntzekin jokatu nahi izan dute; hala, CAFek trenak egiten dituen herrialde ezberdinak eta hango hizkuntzak agertzen dituen infograma bat egin dute.
Kanpaina honek, “trenaren fabrikazio prozesu osoan euskararen erabileraren gorako bidean” etenik ez izateko “akuilua” izan du. Hala, langileak motibatzeaz gain, “haien eguneroko ahalegina aintzakotzat” hartzen dute, esker onez.