Otsailaren lehenean hasita, bi jardunaldi jokatu dituzte. Finala martxoaen 13an da. Bitartean, Olaberriko pilotalekuan jokatuko dituzte eskualdeko 6. lehiaketako partidak, astelehen iluntzero
Pala motzeko Goierriko 6. Kopa abian da. Otsailaren 1ean hasi zen, eta bi jardunaldi jokatu dituzte dagoeneko. Ordiziako, Olaberriko eta Idiazabalgo elkarteetako palariak ari dira parte hartzen, 11 bikote eta 22 pilotari guztira.
Martxoaren 13ra arte iraungo da lehiaketak. Partida guztiak Olaberriko pilotalekuan jokatuko dira, astelehen iluntzeetan, 20:00etatik aurrera. Lehiaketa lau koskatan mailakatu dute: final zortzirenak atzo bukatu ziren; datorren astean final-laurdenei ekingo diete, bi asterako. Finalaurrekoak martxoaren 7an eta final handia 13an daude iragarrita.
Pala motzeko modalitatean da txapelketa, 35 tantora.
Orain arteko emaitzei begiratuta, final zortzirenetako lau partidetan denetik izan da. Herenegun, Aranburu-M. Begiristain bikoak 35 eta 24 menperatu zuen Oiarbide-Mendikoa bikotea. «Partida ona izan zen. Laurak ondo aritu ziren, batez ere irabazleak», azaldu dute antolatzaileek.
Bestetik, Josu Gelbentzuk eta Sanchezek aise azpiratu zituzten Joseba Gutierrez eta Ricardo Goiburu (35 eta 14).
Txapelketa honetan Mikel Arantzegiren itzulera ere aipagaria da, frontoian palan ari delako berriz, hiru urte utzita egon ondoren. Juanma Garridorekin bikotea osatuz, 35 eta 22 irabazi zuten Juanena-Agirreren aurkako euren final zortzirena.
Bi final-laurden, hurrena
Datozen bi astelehenetan bina final-laurden jokatuko dira, Olaberriko frontoian, 20:00etan hasita. Arrieta-Zurutuza eta B. Ibarguren-Letamendia sartuko dira lehian, batetik.
Beste hiru bikote ere falta dira hasteko, maila honetan.
PARTIDAK
Final zortzirenak
- Otsailak 1. Gutierrez-Goiburu 14 – 35 Gelbentzu-Sanchez
- Otsailak 1. Juanena-Agirre 22-35 Arantzegi-Garrido
- Otsailak 8. Oiarbide-Mendikoa 24-35 Aranburu-Begiristain
Final laurdenak
- Otsailak 15 (20:00). Arrieta-Zurutuza / Ibarguren-Letamendia
eta J.Begiristain-Berasategi / Aranaburu-M.Begiristain
- Otsailak 22. Gelbentzu-Sanchez / Ibarguren-Olaran
eta Luzuriaga-A.Sanchez / Arantzegi-Garrido
Final aurrekoak
Finala