Bihar bilduko da Zeraingo azpiegiturak, ingurumena eta zerbitzuak batzordea
Zeraingo batzordeen bilerekin jarraituz, azpiegiturak, ingurumena eta zerbitzuak batzordea elkartuko da bihar, 18:00etan, udaletxean. Besteak beste, komun publikoa, oinezkoen bidea, etxebizitzak, biomasa, hondakinak, zuntz optikoa eta goi tentsioko pr...
Komun publikoa egitekoak dira Zeraingo plazan.
Zeraingo batzordeen bilerekin jarraituz, azpiegiturak, ingurumena eta zerbitzuak batzordea elkartuko da bihar, 18:00etan, udaletxean. Besteak beste, komun publikoa, oinezkoen bidea, etxebizitzak, biomasa, hondakinak, zuntz optikoa eta goi tentsioko proiektuari buruzko gaiak landuko dituzte.
Astelehenean, berriz, otsailaren 15ean, Herri bizitza batzordea bilduko da kultur etxean, 18:00etan.