Hiru jasoaldi 213 kiloko harriari
Xabier Aranburu 'Guzta' harrijasotzaile idiazabaldarrak hiru aldiz jaso du 213 kiloko harria, bere jaioterrian. Marka pertsonala hobetuta, gustura eta esker onez agertu da«Marka berria lortzen badut egun borobila izango da». Hala esan zion Xabier Ara...
Xabier Aranburu ‘Guzta’ harrijasotzaile idiazabaldarrak hiru aldiz jaso du 213 kiloko harria, bere jaioterrian. Marka pertsonala hobetuta, gustura eta esker onez agertu da
«Marka berria lortzen badut egun borobila izango da». Hala esan zion Xabier Aranburu Guzta harrijasotzaileak GOIERRIKO HITZAri, marka saiakeraren aurreko astean. Esan eta egin; Aranburuk hiru jasoaldi egin zituen 213 kiloko harriarekin. Seguru eta sendo aritu zen idiazabaldarra, herritar, lagun eta senideen babesean.Marka ahaleginak ikusmina sortu zuen herritarren artean, eta Idiazabalgo Igarondo pilotalekua bete egin zen jendez. Aizkolarien saioak berotu zuen giroa. Joxe Ugarteburu eta Xabier Dorronsoro, Aitor Urteaga eta Mikel Larrañagaren aurka aritu ziren. Ondoren iritsi zen marka ahaleginaren txanda. Harri txikiagoekin beroketa lanak egin ondoren ekin zion Aranburuk 213 kilokoa altxatzeari. Azkar eta seguru egin zuen aurreneko jasoaldia. Bigarrenean ere ez zuen aparteko arazorik izan; eta hirugarren jasoaldiarekin bobobildu zuen saioa.
Altxaldiaren ondoren eta marka pertsonala hobetuta, «oso gustura» agertu zen Aranburu. «Beti izan dut harri handi xamar bat jasotzeko gogoa, neure herrian eta neure jendearen eta koadrillaren aurrean». Saiakera honen atzetik, «lau hilabeteko prestakuntza lana» dagoela azaldu du. «Urri aldera hasi nintzen, astean bi entrenamendu saio eginez». Lau jasoaldi egitea ere pentsatu zuen, baina gehiegi ez behartzeko, nahiago izan zuen hirurekin saiatu. Proba hau antolatzeko garaian, udalak emandako laguntza ere eskertu nahi izan zuen Aranburuk.