Dokumental ospetsuak emango dituzte gaur Ataunen eta Lazkaon
Ataunen Neskatoak dokumentala ikusteko aukera izango da, gaur gauean. Jon Abril beratarrak zuzendutako lanean, 1940tik 1970era bitartean Bidasoa aldeko neska gazteak Ipar Euskal Herriko edo Frantziako aberats etxeetara neskame joaten ziren gaia lantzen...
Ataunen Neskatoak dokumentala ikusteko aukera izango da, gaur gauean. Jon Abril beratarrak zuzendutako lanean, 1940tik 1970era bitartean Bidasoa aldeko neska gazteak Ipar Euskal Herriko edo Frantziako aberats etxeetara neskame joaten ziren gaia lantzen du. Neskatoak, emakumeak Ipar Euskal Herrian lanean, frankismo garaian du izenburu osoa.
Ataungo Herri Antzokian da emanaldia, gaur 21:00etan. Abril zuzendaria bera han izango da, aurkezpena egiten eta orain arte gutxi ikertu den jarduera historiko horretaz azalpenak ematen.
Lazkaon, berriz, Fermin Muguruza musikariak ekoitzitako Next music station dokumentala emango dute. Tunisiako eta Siriako egoera soziopolitikoa jorratzen du. Areria antzokian, gaur 21:30ean hasiko da. Euskaraz azpititulatuta egongo da filma.
Ataungo elizako lanak jaian
Atauniker kultur elkarteak, bere aldetik, iganderako bideo emanaldia iragarri du. San Martingo eliza berritzeko lanak 2005etik 2007ra egin zituzten, eta orduan Jexux Etxeberriak hartutako irudiak emango dituzte.
Herri Antzokian da ikuskaria, igandean 11:45ean. Jon Aizpuruak eta Joan Auzmendik aurkeztuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.