Olaberriko Aizpea gaztandegiak Lactium saria irabazi du
Idiazabal Gazta ekoizten duen Olaberriko Aizpea gaztandegiak zilarrezko Lactium saria jaso du, berriki Vic herrian (Bartzelona, Katalunia) izan den lehiaketa batean. Martxoaren 19an jaso zuen saria Aizpeak, Artisau Gaztaren VIII. Lactium Lehiaketan.Jat...
Jatorri izendapeneko beste bi gaztagile ere saritu dituzte, lehiaketa berean. Pedro Zuzuarregiren Martin-Txiki gazta (Tolosa) urrezko Lactium sariarekin, eta Julen Karasatorreren June (Agurain) brontzearekin.
Artisau eran egindako gazten estatuko feria eta lehiaketa ospetsuenetakoa da Viceko Lactium.