Goierri Ezagutzen zikloturista martxan izena emateko epea zabalik
Maiatzaren 29an egingo dute Goierri Ezagutzen 2016 Zikloturista Martxa. Ordiziako Zikloturista Elkarteak antolatzen duen probak bi ibilbide izango ditu, bata luzea, 127 kilometrokoa, eta bestea motzagoa, 88koa. Antolatzaileen arabera, “proba gogor eta exigentea” da, baina baita bizikleta zaleentzako “desafio paregabea” ere.
Ibilbideari dagokionean, aurreko urtekoaren zatirik handiena mantendu egingo badute ere, bada aldaketarik aurtengoan. Izan ere, “parte hatzaileen iritziak aztertu eta gero, Lazkao Mendiko igoera kentzea” erabaki dute antolatzaileek; horren ordez, Gaintzako igoera sartu dute.
Izena emateko epea zabalik dago jada. Informazio gehiago nahi duenak Goierri Ezagutzen probaren webgunea bisitatu dezake. Aurrerapen moduan, bideo bat ere egin dute antolatzaileek.