Ataungo atleta gazteek jaso dute dagokien Gipuzkoako txapela
Sailkapena ebazterakoan izandako akatsa zuzenduta, Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxeko alebin mailako mutilen taldeak jaso du dagokion saria. Ikastetxeen Arteko Gipuzkoako Txapelketa apirilaren 17an jokatuko zuten Tolosako Berazubi estadioan. Hirugarren postuari zegokion sariarekin itzuli ziren ataundarrak egun hartan, baina akatsarekin ohartu eta eskolako arduradunak zuzentzeko eskatu ondoren, txapelduntzat hartu dituzte.
Hala, Ataungo eskolako alebin mutil taldea da Gipuzkoako txapeldun, Elgoibarko Iturburu eta Tolosako Samaniego eskolen aurretik. LHko 5. eta 6. mailetakoak dira. Taldea honakoek osatu zuten: Aimar, Aratz, Anartz, Eneko, Iagoba, Markel, Udai eta Xikerrek.
Txapelketa berean, Ataungo ikastetxeak nesken bi talderekin parte hartu zuen, baita ere. 15. eta 20. tokietan sailkatu ziren, «oso paper polita» eginda.
Bestetik, banakako Gipuzkoako txapelketak jokatu dira, hiru igandetan. Maddi Urrestarazu herrialdeko txapeldun da vortex-en. Aimar Aierbek vortex-en zilarrezko domina eta 200 metroan brontzezkoa atera ditu.