Hirigintza arauak egokitzea onartuko dute gaur Olaberrian
OLABERRIA // Udalbatzak gaur 13:00etan egingo duen ezohiko osoko bilkuran, herriko Hirigintza Antolakuntzako Plangintza Orokor berria aldundiaren akordiora egokitzea onartuko dute. Herribaso eremuko birpartzelazio proiektuan hiru lursailen aldaketa dok...
OLABERRIA // Udalbatzak gaur 13:00etan egingo duen ezohiko osoko bilkuran, herriko Hirigintza Antolakuntzako Plangintza Orokor berria aldundiaren akordiora egokitzea onartuko dute. Herribaso eremuko birpartzelazio proiektuan hiru lursailen aldaketa dokumentua ere onartuko dute, baita Ihurreko Cari de la Cruz kalean 1-23 zenbaki artean hirigintza lanak egiteko kontratazioa ere. Bestalde, gaur 18:00etan Lan Batzordeen bilera dago. Igerilekuen berrikuntzaz jardungo dira, besteak beste.