Udalean Berdintasun Batzordea eratuko dute Lazkaon
LAZKAO // Lazkaoko Udalbatzak apirilaren 26ko osoko bilkuran onartu zuen Berdintasun Batzordea osatzea. Orain arte, sail bereziturik izan ez arren, udalak emakumeen berdintasuna lortze aldera eraman duen lanarekin segiko du. Martxoan onartutako mozioti...
LAZKAO // Lazkaoko Udalbatzak apirilaren 26ko osoko bilkuran onartu zuen Berdintasun Batzordea osatzea. Orain arte, sail bereziturik izan ez arren, udalak emakumeen berdintasuna lortze aldera eraman duen lanarekin segiko du. Martxoan onartutako moziotik etorri da eraketa. Ane Irastortza zinegotzia izango da batzordearen burua, eta osaketa irekia izango du, beste batzordeek bezala. Aldundiaren Berdinbidean programarekin ere bat egin du udalak.