Zeraingo Udaleko Herri Bizitza batzordeak 2016ko herriko jaietako egitarauaren azala eta Urtekariaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Zeraindarrentzako lehiaketa da.Bi taldetan banatuko da: A taldean, 2005etik gaur arte jaiotakoen mailan, jaie...
Argazkia: dantzan.com
Zeraingo Udaleko Herri Bizitza batzordeak 2016ko herriko jaietako egitarauaren azala eta Urtekariaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Zeraindarrentzako lehiaketa da.
Bi taldetan banatuko da: A taldean, 2005etik gaur arte jaiotakoen mailan, jaien egitarauaren azala aukeratuko da. B taldean, 2004an edo aurretik jaiotakoen mailan, Urtekariko azala aukeratuko dute.
Edozein kolore edo eratako lanak onartuko dira, A4 neurrian. Gaia librea da. Lanak maiatzaren 31rako aurkeztu beharko dira, Zeraingo udaletxean.
Sariak San Joan bezperan
Saritan 100 euro banatuko dituzte; A taldean bat eta B taldean bestea. Irabazleak ekainean herritarren bozka bidez aukeratuko dira.
Udaletik jakinarazi dutenez, irabazleen izenak eta sariak ekainaren 23an, San Joan bezperan jakinaraziko dira plazan.