Beasaingo Bareak elkarteko dendetan Mari aurkitzeko lehiaketa
Aurtengo Beasaingo jaietarako egitasmo berria prestatu du Bareak elkarteak. Erakusleihoetan jartzeko marrazki bereziak prestatu dituzte eta hiru dendetako marrazkietan Mari jainkosa mitologikoa ezkutatzen da.Lehiaketaren gakoa Mari aurkitzea izango da....
Aurtengo Beasaingo jaietarako egitasmo berria prestatu du Bareak elkarteak. Erakusleihoetan jartzeko marrazki bereziak prestatu dituzte eta hiru dendetako marrazkietan Mari jainkosa mitologikoa ezkutatzen da.
Lehiaketaren gakoa Mari aurkitzea izango da. Mari aurkitutako dendetan sartu eta ziurtagiria eskatu behar da. Hiru ziurtagiriak lortutakoan Bareak elkartearen bulegora joan behar da saria jasotzera. Txekeak, poltsak, motxilak eta kamisetak banatuko dituzte.
Maiatzaren 14ra arte egongo da Mari aurkitzeko aukera.