Buenos Airesetik babesa ekainaren 5eko galdeketari
Ekainaren 5eko galdeketari babesa emateko hainbat ekitaldi egiten ari dira Goierrin nahiz Euskal Herriko dozenaka herritan. Babes eta elkartasun keinuak, nazioartetik ere badatoz, ordea. Argentinan esaterako, Gure Esku Dagoren aldeko ekitaldia egin dute Buenos Airesen. Bertako udalak eta Laurak Bat elkarteak antolatuta, euskal festa (Buenos Aires Celebra al País Vasco izenpean) egin dute, Argentinako hainbat euskal etxerekin elkarlanean. Ekitaldi horretan, diasporako euskaldunek Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea defendatu eta babesa eman diote ekaineko galdeketari.