Filmaren bukaera ere, 'gure esku dago'
Gure Esku Dago egitasmoa hasi da ekainaren 5eko galdeketarako giroa berotzen. Herriz herri ekitaldi ugari antolatzen ari dira, baina deialdia Interneten eta sare sozialetan ere zabaldu nahi dute, batez ere, gazteei begira. Asmo horrekin, datozen egunetan zabaltzen joango diren spot sorta bat prestatu dute, kasu honetan, Eraztunen jauna film ezaguna oinarri hartuta. Iker Galartza eta Joseba Apaolaza aktoreek hartu dute parte.