Dispertsioaren Hegiak dinamikaren barruan, haurren eta sakabanaketaren gaia landuko dute, gaur, hitzaldian. Bihar bilkura, eta igandean Napar-iturrira irteera eta bazkaria daude
Duela bi urteko Elkartasun Eguneko ekitaldia.
Etxeratek aurtengo otsailean abiarazi zuen Dispertsioaren Hegiak dinamika Ataunen izango da, gaur. Ataungo preso eta iheslarien lagunen taldeak Elkartasun Astea antolatu du, hiru eguneko egitarauarekin. Lehen ekitaldi gisa, Patrizia Belezek
Haurrak eta dispertsioa hitzaldia egingo du, gaur 19:00etan, San Gregorioko Elkargunean.
Euskal presoak kartzeletan sakabanatzeko politikaren erpinak ezagutaraztea da dinamikaren helburua, alde batetik erakundeei begira, bestetik gizarteari.
Elkartasun Asteko bigarren ekitaldia bihar izango da, 20:00etan, San Martingo plazan. Hilaren azken ostirala izanik, bilkura egingo dute presoak etxeratzearen alde.
Igandean, azkenik, 10:00etan Napar-iturrira oinezko txangoa egingo dute, Lizarrustitik. Bazkaria norberak eraman behar du. Bersolariak, txalapartariak eta preso eta iheslarien familiakoei omenalditxoa ere izango dira, gero. Euria bada, Haitzarrin da bazkaria.