Iker Azkarate da Euskadiko 23 urtez azpiko txapelduna
LAZKAO // Iker Azkarate txirrindulari lazkaotarrak irabazi du afizionatu mailako 23 urtez azpiko Euskadiko txapeldun titulua. Igandean jokatu zen eliteko eta 23 urtepeko mailetakoen lasterketa, Berriatuan (Bizkaia), 131,5 kilometroko ibilbidean. Caja R...
LAZKAO // Iker Azkarate txirrindulari lazkaotarrak irabazi du afizionatu mailako 23 urtez azpiko Euskadiko txapeldun titulua. Igandean jokatu zen eliteko eta 23 urtepeko mailetakoen lasterketa, Berriatuan (Bizkaia), 131,5 kilometroko ibilbidean. Caja Rural taldean dabil Azkarate, eta lasterketa berak irabazi zuen (3:21:52), Julen Irizar (Ampo) eta Jokin Etxabe (Seguros Bilbao) azken metroetan gaindituta. Eliteko txapeldun Sergio Rodriguez taldekidea da; 4. sartu zen helmugan hura.