«Jaian goiz jaiki, Ordiziara oinez joan, eta pintxo bat hartuko dut lagunekin»
Iker Irribarria (Pilotaria)
Nola zaude animoz, nerbioz, igandeko finalari begira?
Gauza desberdina da, baina aldi berean oso polita. Prentsagatik gogaitu samar, baina, azkenean, zer edo zer handia egin delako da, eta hori eskertzen da.
Asteko plangintza zein duzu?
Lehengo asteetako berdina. Unibertsitatean azterketak eta nahiko lan badauzkagu, eta hor ezin da despistatu. Txapelketako plangintza iguala dut, egia esan.
Entrenamendurik eta? Pilota aukeraketa gaur duzue.
Atzo [herenegun] egin nuen saioa, eta bihar [gaur] aukeraketa. Eskuetatik ikusiko dut nola bukatzen dudan, eta gero atseden hartu. Eskuekin suabe-suabe, baina entrenamendurik ez.
Igandean, final handia. Egunari nola aurre egingo diozu?
Eguna aurreko partidetako iguala izango da. Edo horixe nahiko nuke izatea. Goiz antzean jaiki, Ordiziara joan lasai-lasai paseo bat ematera, lagunekin pintxo bat edo kafe bat hartu, bazkaldu eta Bilbora.
Bilbon izanda, Urrutiren aldeko gehiago izateak kezkarik?
Kezka, ez. Denak kontra edukita ere jokatuko nuke finala. Nik kantxan erakutsi behar dut, eta ea nire afizioari txapela eskaintzeko modua daukagun.
Barneratu duzu egin duzuna?
Zaila da asimilitzen. Orain ez dugu hainbeste gozatzen, nik uste dut urte batzuetara gehiago gozatuko dela, eta ikusiko da zer zaila den finalera ailegatzea. Baina momentua ere polita da.
Arama eta Ordizia irauli dituzu. Jende asko joango da?
Eskertzekoa da hainbeste jende mugitzea. Presiorik ez dit sartuko horrek; kontrakoa, indarra emango dit. Beharko ditugu eta.
Igande gauean, ospakizunik?
Finalera ez da urtero ailegatzen, eta horrelakoak ospatu behar dira. Familia giroan, lehengusuekin-eta ospatuko dugu.