Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan 4. jardunaldia asteburuan jokatuko da. Lehian segitzen duten Goierriko bi ordezkariek, Lazkaok eskuz eta Olaberriak palan, egoera zaila dute hurrengo koskara pasatzeko. Markagailuetan galera izan zuten lehengo ...
Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan 4. jardunaldia asteburuan jokatuko da. Lehian segitzen duten Goierriko bi ordezkariek, Lazkaok eskuz eta Olaberriak palan, egoera zaila dute hurrengo koskara pasatzeko. Markagailuetan galera izan zuten lehengo asteburuan, biek.
Lazkaok, igande goizean, Usurbil hartu zuen, Barandiaran kiroldegian. Kadeteak bikain hasi ziren, 22-4 irabazita; baina geroko bi neurketetan galdu egin zuten lazkaotarrek: 7-22 jubenilek, eta 7-22 nagusiek.
Itzulikoak gaur 19:00etan jokatuko dituzte, Usurbilgo udal pilotalekuan. Partidetan 1-2koa eta tantoetan 11ko desabantaila gainditzen saiatu behar dute.
Olaberriak, palan, finalaurrekoa gainditu eta berriz finalean sartzeko oso zail dauka. Aurreko asteburuan, Andoainen, 2-0 galdu zuten: larruzko paletan 35-25 eta pala motzean 40-32 nagusitu ziren andoaindarrak.
Itzulikoa Olaberrian jokatzeak itxaropena eman die, ordea, olaberritarrei. Bihar 10:30ean jokatuko dituzte partidak. Bi neurketak irabazteaz gain, 18 tantoko aldea atera behar dute.
Ataungo taldeak eskerrak
Ataungo pilotari taldeak, bere aldetik, aurtengo Herriarteko ibilia «uste baino azkarrago» iritsi dela pena agertu du, eta datorren urteko Herriartekoari begira jarri direla aurreratu dute: «Ea zorte hobea izaten dugun». Ataungo taldeko pilotariei eta Eneko Imaz prestatzaileari animoak bidali dizkie elkarteak.
Bestalde, Ataunek Herriartekoan parte har dezan lagundu duten guztiei ere eskerrak helarazi nahi dizkie.