Ortzadar Ordizia Argazki elkarteak Nikolas Lekuona estatu mailako argazki lehiaketaren bosgarren edizioko sariak banatu ditu. Argazki lehiaketen eremuan egonkortzen ari da Nikolas Lekuona. Sari banaketan aipatu zutenez, aurten parte hartzeko atzerriko ...
Ordiziako Ortzadar argazkilari elkarteak
Nikolas Lekuona estatu mailako argazki lehiaketaren bosgarren edizioko sariak banatu ditu. Argazki lehiaketen eremuan egonkortzen ari da
Nikolas Lekuona. Sari banaketan aipatu zutenez, aurten parte hartzeko atzerriko lehiakideen eskaerak ere jaso dituzte, baina atzera bota behar izan dituzte ,
Bosgarren edizio honetan, 70 lehiakide baino gehiagoren 244 lan aurkeztu dira, eta aurreko urteko partaidetza modu esanguratsuan igo da.
Ortzadarreko kideen arabera, kopuru horiek erakusten dute argazki lehiaketak digitalizatzen ari diren aro honetan, paperaren aldeko apustua egitea «erabaki egokia» izan dela. Hori dela eta, bosgarren edizio honetan izandako partaidetza altu hori « positiboki» baloratu dute. Ortzadar elkartearen asmoa da hurrengo lehiaketatan argazkiak paperean eskatzearen aldeko apustua egiten jarraitzea.
Irabazleak eta erakusketa
Montse Giralt-en “No solo el frio hiela” lana.
David Salcedo Bienzobas, Ruben Dominguez Ocon eta Abel Castro Perezek osatu dute aurtengo epaimahaia eta apirilaren 30ean bildu ziren. Lehenengo saria Montse Giralt-i eman diote,
No solo el frio hiela lanarengatik; bigarren saria Vicente Guill-entzat da,
Recuerdos lanarengatik eta hirugarren saria, Jose Beut-entzat
La ducha lanarengatik. Herriko saria, Unai Arnazentzat izan da
Lainoz jantzita lanarengatik.
Lan horiek, eta lehiaketan parte hartu duten beste argazkien aukeraketa bat ikusgai daude ekainaren 17ra arte, Barrenan, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara.
- Saritutako lanak, Ortzadar elkarteak argitaratu duen katalogoan daude ikusgai.