Zaldibiako bi udal taldeek galdeketa babestu dute, idatzia adostuta
Gure Esku Dago dinamikak sustatuta, Goierrin igandean izango diren herri galdeketen harira, Zaldibiako Udala osatzen duten EH Bildu eta Zaldibia Herrigintzan udal taldeek sustengua adierazi diote ekimenari. Idatzi bateratua adostu dute udalean, eta atz...
«Espainiar estatuko alderdi politikoek ez dute erabakitze eskubidearen inguruko adostasunik, eta, hori dela eta, bai Katalunian, baita Euskal Herrian ere eskubide hori aldarrikatzeko mobilizazioak eta ekimenak egin dira herritarrek bultzatuta», kokatu dute igandeko deialdia Zaldibiako bi udal taldeek.
Aldarritik gauzatzera
Euskal Herriko bultzatzaile nagusia Gure Esku Dago dela aitortu dute. «Azken urteetan mobilizazio ugari egin ondoren, erabakitze eskubidea aldarrikatzetik eskubide hori gauzatzeko urratsa egin dute, herri galdeketak antolatuz».
«Emaitza edozein izanik ere, herritarrek izango dute hitza, eta, beraz, demokraziak irabaziko du». EH Bilduk eta Herrigintzanek galdeketan parte hartzeko deia egin diete zaldibiarrei.