Lanaren alde, Ekimena
Programan parte hartuko dutenen %80entzako enplegua bilatzea da helburua. Udalak aldi baterako kontratuak egingo ditu, udal lan-poltsa berrituko du eta formakuntza eskainiko duOrdiziako Udalak datozen hilabeteetan enpleguaren sustapena eta ekonomiaren ...
Programan parte hartuko dutenen %80entzako enplegua bilatzea da helburua. Udalak aldi baterako kontratuak egingo ditu, udal lan-poltsa berrituko du eta formakuntza eskainiko du
Ordiziako Udalak datozen hilabeteetan enpleguaren sustapena eta ekonomiaren garapenerako lehenengo plana garatuko du. Hori dela eta, udaletxeko Areto Nagusian aurkeztu zuten atzo Ekimena programa. Bertan izan ziren Iñaki Dubreuil PSE-EEren zinegotzia, Jose Miguel Santamaria alkatea eta Javier Elizetxea Saregintza elkarteko ordezkariaPlana, gaur egungo udal gobernuaren oinarrietako bat da. Foro batek udalerrian enplegua eta ekonomia sustatzeko ekintza guztiak koordinatuko ditu, Ordiziako azokaren zabalpen estrategikoan ahalegin berezia eginez.
Ekimena: enplegua helburu
Atzo aurkeztu eta segituan jarriko dute martxan Ekimena enplegu eta ekintzailetza faktoria. Helburua, gutxienez parte hartzaileen %80entzako enplegua topatzea da. Horretarako, pertsona horien enplegugarritasuna hobetuko da baliabide pertsonaletan entrenatuz, eta lan merkatuan eskatuko dizkieten konpetentziak sendotuz.
Horrekin batera, Ekimeneko talde teknikoak, gizarte eragina duten negozio ideiak identifikatu eta ebaluatuko ditu, eta talde sustatzaileak martxan jartzea ahalbidetuko du, enpresetan bisitak eta hitzorduak finkatuz.
Programarako hautatzen dituzten 20 pertsonek formakuntza eta laguntza proiektu espezializatu batean hartuko dute parte sei hilabetetan zehar. Enplegu eskatzaile diren 22 eta 45 urte bitarteko ordiziarrentzako da. Izena emateko epea zabalik dago uztailaren 8ra arte. Udaletxeko herritarren arreta bulegoan eman behar da izena, edota komunikazioa@ordizia.eus e-postan izen-emate orria eskatu.
Langabetuentzat irteera
Udal planak baditu beste egitasmo batzuk ere. Batetik, aldi baterako langabetuak kontratatuko ditu udalak, lan-poltsa berrituko du, prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten pertsonei formakuntza okupazionala eskainiko die eta ikasketak osatu behar dituzten ordiziarrei praktika programa bat eskainiko zaie.
Azkenik Beasain eta Ordiziako udalek bi udalerrietako langabetuentzako Ekoizpena eraikuntza metalikoetan eta saiakuntza ez-suntsitzaileak ikastaroa eskainiko dute. Eskaerak Goierri eskolan egin behar dira.