Irailaren 16tik 18ra jokatuko den Beasaingo Futbol Festarako izena eman daiteke
Irailaren 16tik 18ra bitartean Beasain KEk antolatuko duen Futbol Festan parte hartzeko izena eman dezakete 2005 eta 2011 urte bitartean jaiotakoek, Igartza futbol zelaiko tabernan, Seguros Bilbaon edo Xerberan. Lau jokalariz osatutako taldeak izango ...
Irailaren 16tik 18ra bitartean Beasain KEk antolatuko duen Futbol Festan parte hartzeko izena eman dezakete 2005 eta 2011 urte bitartean jaiotako neska-mutilek, Igartza futbol zelaiko tabernan, Seguros Bilbaon edo Xerberan. 3×3 erako futbol txapelketa da. Lau jokalariz osatutako taldeak izango dira. Jokalari bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu; jokalari bakoitzak 4-5 partida jokatuko ditu, eta kamiseta eta oroigarri bana jasoko ditu.