Hurrengo udazkenean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira eta EH Bilduk zerrendak osatzeko prozesu parte hartzaile bat jarri du martxan. Legebiltzarrerako zerrendak osatzeko, EH Bilduko edozein kidek proposa ditzake izenak, eta bigarren bue...
Ordiziako eta Gipuzkoako EH Bilduren hautagaiak Ordizian, pasa den hauteskunde kanpainan.
Udazkenean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira eta EH Bilduk zerrendak osatzeko prozesu parte hartzaile bat jarri du martxan.
Legebiltzarrerako zerrendak osatzeko, EH Bilduko edozein kidek proposa ditzake izenak, eta bigarren buelta batean bozketara pasatuko dira. Bigarren bueltara pasatzeko, izenak bi herritan baino gehiagotan proposatuak izan behar dira. EH Bilduk proposatutakoekin hitz egingo du, eta prest egonez gero, horien artean egingo da bozka.
Izena emateko baldintzak
Ordiziako Herriko Tabernan kutxa bat jarriko dute eta barruan sartu behar dira paper batean idatzita hautagaien izenak. Bozka emateko epea uztailaren 22an, ostiralean, 19:00etan bukatuko da. E-posta bidez ere bidal daitezke hautagaien izenak:
ordizia@ehbildu.eus. Zerrenda parekidea izango da, beraz gehienez hiru emakume eta hiru gizon porposatzea eskatzen da.
Eredu mistoa
EH Bildu osatzen duten lau alderdiek proposatuta, talde eragile bat osatuko da bestalde. Talde horren lana, egungo legebiltzarkide taldearen lanaren jarraipena bermatzea izango da. Taldean, EH Bilduko lau alderdietako ordezkariak egongo dira. Proposamena, ondoren, herri batzarretan bozkatu beharko da irailean zehar.