Pokemonen bila, museora
Mundu mailan eromena sortzen ari da Pokemon Go bideojoko berriaren inguruan. Goierrin ere, hainbat herritan ikus daitezke haur eta gaztetxoak, mugikorra eskuan, Pokemonen bila batera eta bestera. Ormaiztegin, bilgune berezia bilatu dute munstro txiki horiek; izan ere, Zumalakarregi Museoan kokatu dute Pokemonak entrenatzeko gimnasioa.
Museotik azaldu dutenez, “Pokemon bolak eta bestelako Pokemonak jaso daitezke eta Pokemon gimnasio bat ere badago, 5. mailatik aurrera daudenek, Pokemonen arteko borrokak egiteko”. Herriko beste gune interesgarri batzuk ere azaltzen dira jokoan.