Estandako langileek manifestazioa deitu dute gaur kaleratzeen aurka
Lantegi aurretik hasiko da 12:00etan. Asteartetik greba mugagabean dira 10 langileren kaleratzeak salatzeko. Zuzendaritzarekin izandako 2. bileran ez dute akordiorik lortuAstearteaz geroztik, greba mugagabean dira Beasaingo Fundiciones Estanda enpresak...
Lantegi aurretik hasiko da 12:00etan. Asteartetik greba mugagabean dira 10 langileren kaleratzeak salatzeko. Zuzendaritzarekin izandako 2. bileran ez dute akordiorik lortu
Astearteaz geroztik, greba mugagabean dira Beasaingo Fundiciones Estanda enpresako langileak, eta gaur, 12:00etan hasita, Despidorik ez! lelopean, manifestazioa egingo dute Estandatik udaletxera bitartean.Aurreko astean, langile soberakina zegoela argudiatuta, zuzendaritzak hamar langile kaleratu zituen. Atzo egin zuten bigarren bilera enpresaren ku- deatzailearekin eta abokatuarekin eta adostasunik gabe bukatu zen. Beraz, grebarekin jarraitzea erabaki dute Estandako langileek.
LAB sindikatuko Ezekiel Etxezabalek bileraren ondoren adierazi zuenez, «abokatua kaleratutako langileen abokatuekin jarri da harremanetan. Berak esaten du beraiekin berehala iritsiko dela akordio ekonomikotara».
Dena den, Estandako langileek egiten duten eskaera, hala nahi duten kaleratutako langi-leak berriz enpresan hartzea da: «Gu greban gaude kaleratuek lanera itzuli nahi dutelako. Itzuli nahi ez dutenak ere badaude, baina hori gauza pertsonala da, bakoitzak erabakiko du akordio ekonomikoa hobea lortu edo enpresara itzultzeko borrokatu. Guk greban jarraitzen dugu albiste berriak eduki arte», gaineratu zuen ELAko Endika Gomezek.
Sindikatuetako ordezkariek nabarmendu zutenez, atzoko bileran, Estandako langileen enplegua bermatzeko dokumentu bat adostea eta sinatzea erabaki zuten. Dokumentu horren zain daude. «Guk eskatzen dugu, orain arte egin den bezala, enpresa batzordearekin adostu behar dela edozein kaleratze. Egin nahi duten berregituraketa horretan guk ere parte hartu nahi dugu. Lehen ere berregituraketak eta kaleratzeak izan dira, baina denon adostasunarekin izan dira.», zehaztu zuen Etxezabalek. Alegia, «kaleratze traumatikorik ez izatea; kaleratzeak adostuak izatea. Aldebakarreko erabakirik ez dezatela hartu», zioen Gomezek.
Grebaren eragina
Enpresa batzordeko kideen esanetan, «Madrildik etorritako abokatua lekuz kanpo harrapatu du grebak». Gomezen ustez, «Madrildik beste era batera ikusten dituzte gauzak. Baina ez dakite, Goierrin, ekintza injustu bat egoten denean, erreakzio bat egon daitekeela. Lekuz kanpo harrapatu du grebak. Harrituta egoteaz gain, beldurtuta ere badaude egoerarekin». Izan ere, grebaren eraginak nabarmentzen hasi da Estanda: «Materiala ateratzeko dago. Datorren astean oporrak hartuko ditugu. Frantziako kamioi bat etorri behar zen eta ez etortzeko esan zitzaion, Alemaniako inspektore bat etorri da eta itxita aurkitu du… ».