Goizanek badu laguna plazan
Asteazkenero Ordiziako Azokan biltzen diren emakumezko nekazarien omenez jarri zuten Goizane eskultura. Orain arte, bakarrik egon izan da Plaza Nagusiko eskaileren bazter batean.
Baina aurtengo Santa Ana jaietan, laguna bilatu du, gau bakarrez izan bada ere. Izan ere, askorako ematen du Ordiziako jaietako mozorro egunak. Gazte batek, Goizane eskultura irudikatzen duen mozorroa jantzi eta plazako eskaileraren beste bazterrean egon zen, aza bat eskuan zuela, Goizaneri konpainia egiten.