Irailaren 11rako aurkeztu behar dira lanak. 18 urtetik gorakoek har dezakete parte. Hiru sari banatuko dituzte; Goierri sariarekin goierritarren lana saritu nahi dute
Bizimodu kontzienteago baten aldeko elkartea da Irriargi. Norabide horretan, aurten ere amagandiko edoskitzearen argazki lehiaketa antolatu du. Oinarriak kaleratu dituzte dagoeneko
www.irriargi.com webgunean.
Amagandiko edoskitzearekin lotura duten argazki originalak eta argitaratu gabeak jaso nahi dituzte. Irailaren 11 da argazkiak lehiaketara aurkezteko azken eguna. Jpg formatuan bidali behar dira argazkiak
lehiake- tak@irriargi.com helbide elektronikora. 300 DPIko gutxieneko erresoluzioa, eta argazkiaren alde motzenetik 20 cm-ko gutxieneko neurria izan behar dute.
Hiru sari banatuko dituzte urriaren 8an, Irriargik antolatzen duen mundu mailako Amagandiko Edoskitzearen Astearen barruko Edoskitze festan, Beasaingo Loinazko San Martin plazan. Goierri saria eskuratzeko derrigorrezkoa da parte hartzailea goierritarra izatea.
Epaimahaia bost lagunek osatuko dute: Alzuri, Fotoetxe eta Meet me in the north argazki dendetako argazkilari banak, Irriargi elkarteko edoskitze taldeko aholkulari batek eta emagin batek.
Aukeratutako argazkiekin erakusketa jarriko dute Goierriko hainbat herritan.