Santanazaleen eta kuadrillen egunak itxi ditu festak
Santanazaleen eguna 1509 an egin zen Ordizian lehenengo aldiz. Bederatzi bikotek parte hartu dute aurten. Bukaeran, kuadrillen egunaren txupinazoa bota dute Santanazaleek.Ordiziako jaien egitarauan, egun garrantzitsua izan zen atzokoa, Santanazaleen et...
Santanazaleen eguna 1509 an egin zen Ordizian lehenengo aldiz. Bederatzi bikotek parte hartu dute aurten. Bukaeran, kuadrillen egunaren txupinazoa bota dute Santanazaleek.
Ordiziako jaien egitarauan, egun garrantzitsua izan zen atzokoa, Santanazaleen eta kuadrillen eguna izan baitzen. Egun horrekin aurtengo Santa Ana jaiei itxiera eman zioten ordiziarrek.Egun horrek 500 urte baino gehiagoko historia du, 1509an egin baitzen lehenengo aldiz. Santanazaleen egunean, joan den urteko uztailetik aurtengo uztailera bitartean ezkondu diren bikoteek dantzatzen dute.
Aurtengo Santanazaleen egunean ondorengo bederatzi bikoteek parte hartu dute: Mikel Mendizabal (atzeskua) eta Nerea Casado, Iñigo Aierbe (atzeskua) eta Irati Garmendia, Javier Zabalza eta Alazne Dorronsoro (lehenengo dama), Jon Ordoñez eta Elixabete Aierbe (bigarren dama), Beinat Olaizola eta Nerea Calvillo, Miguel Mateo eta Maitane Mendizabal, Xabi de Miguel eta Nagore Barandiaran, Ekaitz Martinez eta Leire Garmendia, eta Asier Muñagorri eta Aloña Urretabizkaia.
Kuadrillen egunari hasiera emateko txupinazoa bota zuten gero Santanazaleek, eta giro paregabearekin amaitu ziren jaiak.