LAZKAO // Lazkaoko Udalak gaur irekiko du berriz Hiribarren kalea, autoen joan-etorrirako. Kaleko urbanizatze lanak abuztuaren hasieran hasi zituzten. Zirkulazioa itxi zuten, ordezko Iturrialdea bidea asfaltatu eta egokitu ondoren, bi norabideetarako. ...
Langileak asfaltoa botatzen atzo, Hiribarren kalean. Gaur zabalduko dute trafikoarentzat.
Lazkaoko Udalak gaur irekiko du berriz Hiribarren kalea, autoen joan-etorrirako. Kaleko urbanizatze lanak abuztuaren hasieran hasi zituzten. Zirkulazioa itxi zuten, ordezko Iturrialdea bidea asfaltatu eta egokitu ondoren, bi norabideetarako. Hiribarrenen lanen lehenengo zatia bukatu dutenez, bi norabideetako zirkulazioa gaur zabalduko dute. Hurrengo faseak burutzen dire-nean berriz aldaketak izango dira. Obra-lana Orsa SL enpresak hartu zuen lehiaketan, 506.720 euroan (BEZik gabe).