'Kendu zama gainetik', Goiztiri AEK euskaltegiaren kanpaina berria
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak dagoeneko martxan du 2016-17 ikasturterako matrikulazio kanpaina. Berau iragartzeko, spota ere egin dute, Kendu zama gainetik lemapean. Bertan, euskaraz ez dakien herritar batek egunerokoan izan ditzakeen zailtasunak eta itzulpenak egin beharraren zama irudikatu nahi izan dute. Zama hori, euskaltegira sartu eta euskara ikasten hasi bezain pronto kenduko du gainetik. Bideoa egiterakoan, Goiztiri AEKko ikasleak aritu dira aktore lanetan.
Irailaren 20ra arte dago Goiztiri AEKn matrikula egiteko epea. Horretarako, Ordiziako Nafarroa Beherea edota Beasaingo Joxe Miel Iturriotz kaleetan dituzten egoitzetakoren batera jo behar da, edo telefonoz, 943 88 91 74 zenbakira deituta. Ikastaroen, taldeen eta ordutegien inguruko informazio gehiago, Goiztiri AEKren blogean aurki daiteke.