Arratoia Beasaingo kaleetan
Badira urte batzuk Hell Beer Boys talde beasaindarrak Ratas del Oria diskoa atera zuela. Betidanik egon da Beasainen Oria ibaitik atera eta kalean ager zitezkeen arratoien inguruko kezka. Azken urteetan ordea, ez da oso ohikoa arratoiak kalean pasioan ikustea. Irudietako hau, gaur arratsaldean ikusitakoa da, Oriamendi kalean.