Irailaren 25ean Aizkorrin Barrena mendi martxa egingo dute Brinkolan, eta irekita dago izena emateko epea. Leku hauetan eman daiteke izena: Izadi Zaleak elkartean, Legazpiko gaztetxean, Urbeltz tabernan, Brinkolako Armuño elkartean eta Urretxuko, Zuma...
Irailaren 25ean Aizkorrin Barrena mendi martxa egingo dute Brinkolan, eta irekita dago izena emateko epea. Leku hauetan eman daiteke izena: Izadi Zaleak elkartean, Legazpiko gaztetxean, Urbeltz tabernan, Brinkolako Armuño elkartean eta Urretxuko, Zumarragako zein Legazpiko kiroldegietan. Internetez ere badago aukera,
Izadi Zaleak elkartearen webgunean. Izen ematea aurretik eginez gero, hamar euro ordaindu behar dira. Egunean bertan izena emanez gero, berriz, hamabi euro.
Bi ibilbide izango dira aukeran: luzea, 30 kilometrokoa, eta laburra, 16 kilometrokoa.