Itsasondoko jaien hasierako suziria ostiralean botako dute
Ostiralean 18:30ean botako dute txupinazoa Itsasondon eta asteburu osora luzatuko dira jaiak, Ijitoaren jaitsieraren ondoren. Toka txapelketa jokatuko dute ondoren eta gau aldean herri afaria izango da, DJ Jaialairekin.Larunbata mozorro eguna izango d...
IRAILAK 15, OSTEGUNA · 17:00 Bingo Herrikoia jubilatuen elkartean. IRAILAK 16, OSTIRALA · 17:00 Zinta Karrera, ginkana eta merendola. · 18:30 Txupinazoa eta Ijittoaren jaitsiera. · 19:30 Toka txapelketa · 21:00 Herri Afaria. Afarirako tikeak erosteko azken eguna irailak 13. Udaletxean, Lurdes janari dendan eta Kaxintanen salgai · 23:00 DJ JAIALAI. Goizaldera batzuri zopa eta txokolatea banatuko dira Kaxintanen. IRAILAK 17, LARUNBATA · 09:00 Goiz Eresia · 13:00 Beitiko Igoera · 14:30 Paella jana. Irailak 14 baino lehen Lurdes janaridendan eta Kaxintanen eman beharko da izena. · 17:00 Tor Magoa · 18:30 Joxe Mendizabal-ekin dantzaldia · 19:00 PLayback-a. Playback-ea mozorrotuta atera beharko da. Gaia: Euskal Kirolak · 20:00 Mozorro festa. Gogoratu gaia Euskal Kirolak dela. Eguerditik mozorrotzea baloratuko da. · 21:00 Bokata jana. Biltzen den dirua beharrean dauden herritarren ongizaterako erabiliko da. · 23:00 Elektrotxufla Elektrotxaranga IRAILAK 18, IGANDEA · 09:00 Goiz Eresia · 10:00-13:00 Puzgarriak Beiti kalean · 12:00 Hamaiketakoa herriko plazan. · Ondoren, triki-poteoa · 14:30 Kantu Bazkaria. Irailak 14 baino lehen Lurdes janari dendan eta Kaxintanen eman beharko da izena. · 16:00-18:00 Puzgarriak Beiti Kalean. · 17:30 Pelota partiduak · 18:30 Buruhaundiak eta Hernaniko erraldoiak. · Ondoren,, Ijittoaren igoera. · 20:00 Sagardo dastaketa.