Josetxo Imaz memorialaren XVI. edizioa egingo dute igandean
Igande honetan egingo dute Josetxo Imaz memorialaren XVI. edizioa, Ordiziako Txindoki Atletismo Taldeak antolatuta. Atletismo proba herrikoi honek, Lazkao, Beasain eta Ordizia igaroko ditu 10 kilometroko ibilbidean.Parte hartzeko izena emate epea larun...
Parte hartzeko izena emate epea larunbatera arte egongo da irekita www.kirolprobak.com webgunean. Igandean bertan lasterketaren irteera puntuan ere izena eman ahalko da.
600 dortsal baino gehiago
Igandean 11:00etan emango diote hasiera 10 kilometroko proba nagusiari. Antolakuntzak eguraldi ona egitea eta horrek korrikalariak parte hartzera animatuko dituela espero du. Senior kategorian, 600 dortsal banatzea aurreikusten dute.
Parte hartzaileen artean, distantzian espezialistak diren marokoarrak espero ditu antolakuntzak. Joan den urteko emakumezkoen arteko irabazleak, Elena Loyok, aurten ere parte hartuko duela esan du.
Josetxo Imaz
Josetxo Imaz erreferente izan zen Goierriko atletismoan. 2000. urtean hil zen kotxe istripu batean. Atleta eta Txindoki Atletismo Taldeko entrenatzailea izan zen.
Imazek, 1998an, gaur egun oraindik gainditu ez den errekorra lortu zuen Espainia mailan 300 metro hesietan. Modalitate horretan, Hego Afrikan munduko hirugarren ere izan zen.