Paulo Berasategi (Donostia 2016ko zuzendaria), Izaskun Igoa (Zegamako kultur zinegotzia), Asier Mendizabal eta Pedro G. Romero (komisarioa).
Donostia 2016ri esker, Bilbon bizi den Asier Mendizabal ordiziarraren lanak Goierrin ikus daitezke berriz. Bake-ituna proiektuaren Aldiriak sailean, artista ordiziarrak
Enborra zuritu. Konposizioa eta moldaketak erakusketa inauguratu du gaur Otsaurteko Andra Mari baselizan.
Zegaman aldi berean urte gutxi batzuetan soilik egon ziren bi eskulturen, bi monumenturen narrazio-ildo bitxia aurkeztu du Mendizabalek. Alde batetik, Otsaurteko baselizako aldarean dagoen eta Julio Beobidek amaitu gabe utzi zuen San Joseren taila aukeratu du. Bestetik,
Cara el Sol abestiaren konposatzailearen, Joxe Telleriaren omenezko monumentua.
“Irudiok iradokitako harremanek, beren gorabeheren bitartez, ikonolatriatik ikonoklastiara bitarteko eremua hartzen dute barne eta, haien aldaera guztietan osatzen duten irudikapenarekin harreman sineskor bera agertzen dute”.
Mendizabalen bi eskulturak eta testuz osatutako bi liburuxkek, “errealitate fisikoan zein materialean, galdekatzean sortzen diren asoziazioak eta oroitzapenak, eta ordezkatu egiten dituzten haien aurrean jarri ohi ditugun kultur konbentzio lasaigarriak” aurkeztu ditu.
Urrian ikusgai
Erakusketa urriko asteburuetan ikusteko aukera izango da. Erreserbak egiteko
aldirikafueras@dss2016.eu posta elektronikora bidali behar da mezua, Asier Mendizabal erreferentzia bezala jarrita.