Urkullu Aralarren izan da, mendiko gazta egiteko prozesua ezagutzen
Urkullu, Ordiziako eta Abaltzisketako alkateek eta Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea lagun zituela joan zen Aralarrera, atzoko jai eguna aprobetxatuz. Aurtengo uztailean, Idiazabal Gaztaren Kofradiako ohorezko kide izendatu zuten Urkullu. Joseba Intsausti artzainak berriz, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Lehiaketa irabazi du aurten.
Asteburuan, gazta mota honen inguruan hitz egingo dute, Ordizian antolatu dituzten Mendiko Gaztaren Jardunaldietan eta azokan.